Mailak

Lindy Hop

Hamaiketako

Gutxienez bi urtez egon zara klasera joaten. Astero egiten duzu dantza sozialetan eta beste workshop batzuetan egon zara. Zure basikoak sendoak dira eta bariazio eta pausu liburutegi ona daukazu.

Pintxo

Gutxienez 4 urte daramatzazu klasera joaten. Tempo azkarretan ondo moldatzen zara. Erritmo berriekin jolasten eta rutina berriak ikasten erraztasuna daukazu. Maila hau erronka bat izango da alderdi guztietan: erritmoa, tempoa eta teknika.

Goxua

Aurreko mailak irakurri eta gero gehiago nahi baduzu, hau izan daiteke zure maila. Zure hirian irakasten duzu, nazioarteko workshop-etan parte hartu duzu eta lehiaketak ez dira ezezagunak zuretzako. Maila honetarako bideo bat bidali behar diguzu entzunaldi moduan.

Solo Jazz

Sagardo

Zure basikoak sendoak dira eta inprobisatzeko gai zara. Klasera joan zara eta errutina klasikoak ezagutzen dituzu: shim sham, tranky doo, big apple etc.

Txotx!

Urteak eman dituzu zure Solo dantza lantzen. Arintasunez inprobisatzen duzu eta errutina zein erritmo konplexuak erraz ikasteko gai zara. Erronkak atsegin badituzu, hauxe da zure maila. .