2019: IX. edizioa

Maiatzaren 30etik ekainaren 02ra

El Festival que todo Lindy Hopper debería conocer

Izen-ematea irekitzea

  • Pakete klase eta festak: Martxoak 9 – 12:00etan
  • Bakarrik festak: Martxoak 14 – 20:00etan

Ostegunean, 20:0etatik aurrera

Osteguneko festa

Ostegunean Gastroswing-ari hasiera emango zaio swingaren benetako maisu diren  Doc Scanlon & the Cool Cat Combo bandakoekin musika zuzenean eta festa batekin. Eguraldi ona izanez gero, lehenengo pasea kalean egingo dugu, gure aspaldiko lagunekin elkartzen ari garen bitartean, eta ondoren Artium Museoaren Goiko Ekialdeko aretoan jarraipena emango diogu festari.

Ostegunean ailegatzerik baldin baduzu, zure parte-hartze agiria jasotzeko aukera ere izango duzu, inolako presarik gabe.

Doc Scanlon's Swingsters, Gastroswing 2015, Fiestas de Arana, Vitoria-Gasteiz, 7/VI/2015. Foto por Dena Flows
Jamin
Experiencia

Ostiraleko

Jazz Steps

GASTROSWINGeko irakasleak munduko onenetarikoak direla jakina da. Eta etekina atera behar diogu honi.

Haien bidaia-planak zehaztuta, Jazz Steps tailerrak antolatu eta eskainiko dizkizuegu, prezio ezin hobean, klaseetarako edo festetarako paseak dituzuenoi. Hiru lantegi egin ahal izango dituzu gehienez ere, bi mailatan banatuta.

Irakasleak: Ksenia Parkhatskaia & Jamin Jackson

Calidad

Ostiralean - Larunbatean

Ibilbide turistikoak

Vitoria-Gasteiz ustekabekoz eta opariz beteta dago. Jakin dezazun ibilbide turistikoak Gastroswing-eko jardueretatik hobekien balioetsitakoen artean aurkitzen direla!

Utz iezaguzugure kultura ondareagidari profesionalen laguntzaz zurekin elkar banatzen, Gastroswing-eko edozein izen-ematerekin erabat doako eskainita.

Alde Zaharreko txoko ezkutuak, horma irudien ibilbideak… gure ibilbide proposamenek jende guztia miraturik utzi dute, gasteiztarrak barne.

Artium Museoko bildumak ezagutzen al dituzu dagoeneko? Abangoardia eta sorpresa anitza.

Murales
Gastroswing 2014, Comida y danza posterior, RAL Club, Murgía, 30/V/2014. Foto por Dena Flows

Ostiral eguerdian

Indabak Murgian

Gastroswing-eko gozamen gastronomikoa une honetan hasten da. Lekeitioko sukaldari batek indabak zinezko delicatessen bihurtzen ditu, haragiz lagunduta eta beganoentzat espresuki prestatzen dituelarik.

Gainera paraje zoragarribatean dastatuko ditugu, Gasteizetik 15 minutura dagoen Elkarte Gastronomiko batean (autobusa egongo da). Eta gero Doc Scanlon & the Cool Cat Combo-ren musikaren laguntzaz indabak pasatuko ditugu.

Dagoeneko jarduera hau mundu mailako mitoa bihurtzen ari da Gastroswing! Parte hartzaile kopurua mugatua du eta ez dago pack-etan sartuta, beraz, aparte aukeratu beharko duzu.

Calidad

Ostiral arratsaldean

Harrera + maila anitzeko klasea

Gure taldeak ongi etorria emango dizu, bai eta dokumentazioa maneiatzeko argibideak ere. Zure pack-ean ostiraleko buffet-afaria aukeratu baduzu, euskal pintxoren bat edo beste dastatzeko aukera ere izango duzu.

Denborari probetxu ateratzeko, beste ekintzen artean, paper zein pelikulan argazki vintage bat ateratzeko edota ilustrazio bat egiteko aukera izango duzu.

Zure galarik dotoreenekin etor zaitezke  zeren laster lehen festa handiarekin hasiko baikara.

OSTIRAL ETA LARUNBAT GAUEAN

Gauetako festak

Ikuskizun handia hastera doa. Doc Scanlon-en lagunek zure boucing-a piztuko dute. Gure egundoko irakasle taldearen aurkezpena egingo dugu, eta Gordon Webster and Friends Gastroswing-aren kontzertu berezietako bati  ekingo diote.

Bereziak, bai; oso bereziak. Ez delako erreza izaten, Gastroswing-ean gertatzen den bezala, Gordon Webster bere talde osoarekin, kola erdiko piano batekin eta mugarik gabeko ordutegian ikustea. Gordon-ek Gastroswing-ean beste inon ez bezala gozatzen du eta horregatik bertako kontzertuak hobe ezinak izaten dira.

Zalantzarik gabe hopper batek  bizi dezakeen esperientziarik ikaragarriena.

Calidad

LARUNBAT ETA IGANDE GOIZEAN

Lindy hop eta Jazz Steps klaseak

Klaseak egiteko izen-emateak 6 orduko lindy hop edo 4 orduko jazz steps sartuta ditu. Gainerako beste ordu bat eskainiko da, segun eta ordutegiak, beste ekintzekin bateraezina izan daitekeena.

Gastroswing-eko klaseak areto zabal eta argitsuetan burutzen dira. Areto gehienek parket lur zorua dute.

Zaila da Gastroswing-eko irakasleria beste edonon aurkitzea; beraz, haiengandik guztiengandik klaseak jasotzeko aukera izatea paregabea da eta aprobetxatu beharra dago! Goiz jaikitzeak merezi du!

Mesedez: zure maila aukeratzeko gomendioak arretaz irakurri.

Larunbat eta igande goizeko klaseek multzo bat osatzen dute eta batera hartzen dira. Ostiral goizeko edo larunbat arratsaldeko klaseak aparte hartu beharko dira, horretarako izen-emate epe berezian, eta ezin izango dira batzuk besteengatik trukatu.

Gastroswing 2014, Clases, Vitoria-Gasteiz, 31/V/2014. Foto por Dena Flows
Calidad

LARUNBAT EGUERDIAN

Iturrieta Sagardotegia

Sagardotegietako bazkariak Euskal Herriko ohitura gastronomikoetako bat dugu. Sagardotan egositako txorizoa, bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin eta idi txuletoia, dena sagardo naturalaz bustia! (Aukera begetarianoa ere badago).

Iturrieta paraje izugarri eta paregabe batean kokatzen da, eta bazkarian sortzen den jai giroa… zaila izango da horrelako bazkari batez munduko beste inon gozatu izana.

Plaza kopurua oso murriztua da. Dena dela, Iturrietan lekurik ez daukatenentzat beste bazkari aukera bat eskainiko da.

Calidad

IGANDE EGUERDIAN

"De Luxe" bazkaria Artiumen

Igandeko bazkaria zinezko bidaia gastronomiko bat da. Ahosabaiarentzako bitxikeri eta gozagarriz betetako bidaia paregabea, festa amaiera sutsuari indarrez aurrea hartzeko.

Badirudi amaiera hurbiltzen hasia dela baina oraindik ere Gastroswing asko geratzen da.

Bazkarian parte hartzeko aurretik izena eman behar duzu. Merezi du, Gastroswing-eko lagunentzat kategoria honetako bazkaria oso prezio eskuragarrian jartzea lortzen baitugu.

Gastroswing 2015, Fiestas de Arana, Vitoria-Gasteiz, 7/VI/2015. Foto por Dena Flows
Calidad

IGANDE ARRATSALDEAN

Kalejira + kale kontzertua

Doc Scanlon-en musikariek ederki dakite nola mugiarazi gutariko bakoitza.

Sinestezina irudituko zaizu dantzarako azken aurreko ahalegina egiteko gai izatea, eta noski izango zarela!

Oraingo honetan kaleko dantzaren esentziarekin hiriko beste txoko batzuk swing-arekin bustiko ditugu. Hiri osoak goza dezala Gastroswing!

Calidad

IGANDE ARRATS-GAUEAN

Azken Jaia

Hau duela urte batzuk hasi zen. Ulertezina badirudi ere musikariek jotzeari utzi ezin izan zioten egun batean eta haiei jarraiki zenbait jendek zutik jarraitzen zuen.

Pixkanaka Gastroswing-eko beste mitoetako bat bilakatzen ari da. Doc Scanlon-en Cool Cats agortezinekin hasiko gara berriro ere eta gero bestelako musikarekin jarraitu, jai honetan guztiak du kabida, gorputzek askotan aguantatzen ez badute ere.

LASTER IZEN-EMATEIREKITZEA

Informazio gehiago izateko

Shopping Basket